XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ikuspegi orokorra.

- Torreauzo (Ipar-Mendebaldean), Erdi Aroan Lazarraga deitzen zitzaion.

- Garibai (Ipar-Mendebaldean), Garibaitarren oinetxea bertan dago.

Esteban de Garibai historiagile arrasatear ospetsuaren oinetxea.

- Santxolopeztegi (Ipar-Mendebaldean), Sancholopeztegui, Ansolopetegi edo Madalena nahiz Maala auzoa bezala ezagutzen dena.

- Zubillaga (Ipar-Mendebaldean), antzinako burdinolengatik ospetsua.

- Larraña (Ipar-Ekialdean), Laharria bezala ere ezagutua.

Herri gehienetan, baserrietako langintza utzi ahala, auzoek garrantzia galtzen dute, eta ondorioz herriko erdigunearen indarberritzea etortzen da.

Berau, industrializazioarekin batera ematen da.

Hala ere, badirudi Oñatin honek ez duela eragin handirik izan.

A) FISIKOA

1. SORRERA

1.1. Aro geologikoak

Hasieran ezereza zen esaldiarekin hasten dira ipuin asko, eta Oñati kokatu zen lur sorrerari buruz hitzegiterakoan gauza bera esan daiteke.

Duela urte asko, 15 bat mila milioi ikertzaileen ustez, gaur egungo eguzki sistema sortu zen eztanda ikaragarria gertatu ondoren: BIG-BANG izeneko eztanda hain zuzen ere.

Urteen joan-etorrian, planetak sortu ziren, eta 4 mila milioi bat urte dira lurra eratu zela, baina ez guk egun ezagutzen dugun bezala.